Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964–2009)

2013eko urriak 4 – 2014eko urtarrilak 19

Bilboko erakusketa

el-armario

Antoni Tàpies
Armari (Armairua), 1973
Tapiz-objektua
231 x 201 x 156 cm
Fundació Antoni Tàpies bilduma, Bartzelona
© Fundació Antoni Tàpies, Bartzelona /VEGAP, Bilbao, 2013
Irudien iturria: VEGAP-en irudi-bankua



LEHEN ORRIKO LANA
Antoni Tàpies
Banyera I (Bainuontzia I), 1988
Esmaltea txamotadun lur gainean
78,5 x 143,5 x 63,5 cm
Bilduma pribatua
© Fundació Antoni Tàpies, Bartzelona /VEGAP, Bilbo, 2013
Argazkia: Prudence Cuming Associates Ltd.

Sarrera

Antoni Tápies. Objektutik eskulturara (1964–2009) erakusketak artista katalanaren alderdi esanguratsuenetako bat ikusteko aukera ematen du, hots, eskultore gisa egindako ibilbidea. Ehun artelan inguru biltzen dituen erakusketa honek eskulturen zein objektuen gainean egindako jardunaren ibilbidean sakontzen du, eta askotariko teknikak probatuz eta askotariko materialak erabiliz sortutako lanak biltzen ditu: 1960ko hamarkada erdialdeko eta 1970eko hamarkadako lehen objektu eta assemblage-etatik hasi, eta azkenaldiko txamotadun lur eta brontzetara iritsiz. Bost hamarkadatan landutako produkzio honek corpus bakarra eta autonomoa osatzen du, eta haren bidez, artistaren ibilbidea aztertu ahal izango dugu.

Kronologikoki eta gaika antolatuta dago erakusketa: artistaren lanaren garapena denboran eta artistak baliatutako gaiak, materialak eta teknikak tartekatzen ditu. Era horretara, Antoni Tàpiesen unibertsoaren elementu nagusiak argi eta garbi nabarmentzen dira: hormaren ideia, aulkiak, oheak, liburuak eta beste objektu batzuk, besteak beste. Horiek guztiek hiztegi pertsonala osatu zuten, eta artistak tamaina handiko eskultura zein dimentsio txikiko pieza fin bihurtu zituen. Erakusketak agerian uzten du Tàpiesek arazo eskultorikoaren aurrean zuen kezka etengabea eta, lehen aldiz, bere baitan aurkeztuko du eskultura, huts hutsean.

Komisarioa: Álvaro Rodríguez Fominaya

Exposición patrocinada por

×