Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964–2009)

2013eko urriak 4 – 2014eko urtarrilak 19

Ba al zenekien… ?

Tàpiesek sortutako eskulturak ez ziren museo batean zein etxe batean erakusteko soilik; gune publikoetarako eskulturak ere egin zituen. 1960ko hamarkadan hasi zen horrelako eskulturak egiten: Handels-Hochschule-ko liburutegiko hormak egitean (St. Gallen, Suitza, 1962). Formatu txikiagoko lanak sortu bitartean egiten zituen artelan publikoak; batera garatu zituen, eta, ondorioz, elkarren arteko ezaugarri ugari partekatzen dituzte.

Material, teknika eta osagai bertsuak erabiltzea arte-sorkuntza ulertzeko bere era azpimarratzeko modu bat izan zen Tàpiesentzat. Burdin haria eta metalezko sareak —material umilak—, bai eta muntaia-teknika, baliatu zituen eskultura txikitan zein handitan. Artista katalanak haren artean zeuden zeinu eta objektuak espazio publikora eraman zituen: gurutzeak, aulkiak eta oheak, besteak beste. Horiek guztiek esangura berezia hartu zuten, eta eguneroko objektua arte-sorkuntzarako materia izan zitekeela nabarmendu zuten.

Erakusketako didaktika gunean proiektu publikoei buruzko informazio gehiago dago, besteren artean, proiektu hauenak: Núvol i cadira (1990), Rinzen (1992) eta Mitjó (2010).

 

Núvol i cadira (Hodeia eta aulkia), 1990
Aluminio anodizatua eta altzairu herdoilgaitza, 24 x 6,8 m
Pere Casanovasekin elkarlanean egindako lana
Bilduma: Ajuntament de Barcelona, Bartzelona. Kokalekua: Bartzelonako Fundació Antoni Tàpies-en fatxada.

Exposición patrocinada por

×